Aurten Yannick Nézet-Séguin zuzendariak historia egin zuen errepertorioan bi emakumen obrak sartzeagatik. Bata Josephine Weinlichena, eta bigarrena Florence Pricena. Eta hau izango da gaurko gizalaba.
Price konpositore sinfonikotzat hartzen den lehen emakume afroamerikarra da, eta orkestra garrantzitsu batek bere obra interpretatu zuen lehena
1887an Chicagon jaio zen afroamerikar hau. Aita haginlaria zuen, eta ama musika irakaslea. Bera izan zen Florenceren musika-prestakuntza goiztiarra gidatu zuena,. Lau urte zituela egin zuen lehen piano-interpretazioa, eta 11 urterekin argitaratu zuen lehen konposizioa.
Oso ikasle ona izan zen, izan ere 14 urte zituela, graduazioan bere ikasgelako ikasle onena izan zen. Bigarren Hezkuntza bukatu ondoren, Bostongo Ingalaterra Berriko Musika Kontserbatorioan matrikulatu zen, pianoan eta organoan espezializatzeko. Hasieran, afroamerikarren aurkako arraza-bereizkeria saihesteko, mexikartzat jo zuen bere burua. Bere jaioterriaren izena asmatzera heldu zen "Pueblo Mexico"
Han konposizioa eta kontrapuntua aztertu zituen eta lehen hari-hirukotea eta sinfonia idatzi zituen. 1906an ohoreekin graduatu zen eta organoko artista-diploma eta irakaskuntza-ziurtagiri batekin.
Clark Atlanta Unibertsitatean aritu zen musika-saileko buru baina, 1912an, eskontzean, Arkansaseko Little Rockera joan zen bizitzera. Baina hango bizitza ez zen batere erraza izan, eta zenbait arraza-gorabehera izan ondoren (batez ere 1927an gizon beltz bat lintxatu ondoren), Price familiak alde egitea erabaki zuen. Familia beltz asko bezala, iparraldera joan ziren Migrazio Handian, Jim Crowen arraza-bereizketaren segregazio legeetatik ihes egiteko, eta Chicagon, hiri industrial garrantzitsu batean, ezarri ziren.
Chicagon, Florence Pricek konpositore lanetako garai berri eta pozgarria hasi zuen. Konposizioa, orkestrazioa eta organoa eta pianorako hainbat lan argitaratu zituen. Baina 1931n finantza-arazoak eta senarraren abusuak zirela-eta, Price dibortziatu egin zen. Bere bi alaben eta seme baten ama ezkongabea bihurtu zen. Hilabete-amaierara iristeko, film mutuen proiekzioetarako organo-jole gisa lan egin zuen eta izengoiti baten pean irratiko iragarkietarako abestiak konposatu zituen. Denbora horretan, Price lagunekin bizi izan zen.
Urte bat geroago Pricek konposizioak aurkeztu zituen Wanamaker Fundazioaren sarietarako eta lehen saria irabazi zuen Sinfonia Mi minorrean lanarekin eta hirugarrena Sonata pianoan lanarekin, eta horrek 500 dolarreko saria eman zion. Horren ondorioz Chicagoko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zuen Sinfonia saridura, eta horri esker orkestra garrantzitsu batek interpretatutako emakume afroamerikar baten lehen konposizioa bihurtu zuen.
Handik aurrera Pricek orkestrarako beste lan zabal batzuk idatzi zituen: ganbera-lanak, arte-kantak, biolinerako obrak, organorako ereserkiak, pianorako piezak, moldaketa espiritualak, lau sinfonia, pianorako hiru kontzertu eta biolinerako kontzertu bat. Eta orkestrak interpretatu zituzten.
Melodia eta erritmo afroamerikar asko erabili zituen bere obra askotan eta bere musikaren estiloa oso ezaguna egin zen. Bere prestakuntza Europako tradizioaz blai egon zen arren, Estatu Batuetako sustraiak erakusten zituen hiri-gizartearen errealitatearekin bat zetozen soinuak eta ideiak erabiltzen zituen. Gainera, Kristau konprometitua izanik, eliza afroamerikarreko musika erabiltzen zituen izpiritual beltzen elementuak sartzen hasi zen, testua erabili ordez, kantu horien erritmoa eta sinkopa nabarmenduz. Bere melodiak bluesean inspiratuta eta Europako teknika erromantiko tradizionalekin nahasita zeuden.
Berriro ezkondu zen aseguru-agente batekin, Chicago Unions-eko beisbol-jokalari ohia zena. Bera baino hamahiru urte nagusiagoa zen. Hiru urte eman zituzten elkarrekin, eta banandu ziren arren, itxuraz ez ziren inoiz dibortziatu.
1953ko ekainaren 3an, Price garun-isuria zela-eta, hil egin zen Chicagon, Illinoisen, 66 urte zituela.
Hil ondoren, haren lanaren zati handi bat ilundu egin zen, gizarte modernoaren gustu aldakorretara egokitutako musika-estilo berriak agertu baitziren.
Baina 2009an Illinois estatuko St. Anne herriko kanpoaldeko etxe abandonatu batean bere lan eta idatzien bilduma nabarmena aurkitu zuten. Bilduma horrek dozenaka partitura zituen, besteak beste, bere biolinerako bi kontzertuak eta bere laugarren sinfonia.
Azkenik New Yorkeko Schirmerren etxeak Florence Priceren katalogo osoko munduko eskubide esklusiboak eskuratu zituela iragarri zuen 2018an.
Gaitz erdi, bestela ez genukeen posible izan entzutea bere "Rainbow Waltz" (ostadarraren balsa) urte berriko kontzertuan.