Aroztegiko zazpi auzipetuen aurkako epaiketak bigarren eguna du gaur. Atzo bezala, gaur ere, golf zelai, luxuzko hotel eta txaleten eraikuntza gelditu zutenek, hamaika herritar eta eragileren babesa izan dute Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean. Goizean goizetik hori kolorea nagusi zen, ´Absoluzioa´ irakur daitekeen kamiseta eta zapietan. Gaur euskalgintzako kideen babesa jaso dute auzipetuek, Sagrario Aleman, Ihitz Iriart, Gorka Torre eta Intza Gurrutxaga izan direlarik mahai inguruan. Goiza alaitzeko eta animatzeko gainera Julio Sotoren bertsoak izan dira epaitegi aurreko plazan eta baita Joseba Tapiaren inprobisatutako kontzertu txikia ere.
Aroztegiko lanen aferan, atzoko epaiketan, akusazioak eta fiskaltzak behin eta berriro erabili zuten argudio bera: auzipetuek talde antolatu bat osatzen dutela eta indarkeria erabili zutela lanak geldiarazteko. Atzokoa izan zen Aroztegiko auzipetuen aurkako epaiketaren lehen saioa.
Atestatua idatzi zuten bi guardia zibilak izan ziren deklaratzen lehenak. Adierazi zuten salaketak jaso zituztela makinei eginiko kalte materialengatik eta langileek jasotako irain eta mehatxuengatik. Guardia zibiletako batek onartu du Aroztegiaren aurkakoek eginiko ekintzetako batzuk justifikatuta egon zitezkeela «desobedientzia zibilaren» ikuspegitik, baina gaineratu du desobedientzia zibila «baketsua» izan beharko litzatekeela.
Guardia zibilen ostean, lekuko gisa deklaratu dute Palacio de Aroztegia luxuzko hirigintza eta turismo proiektuaren sustatzaileek eta obretan aritutako enpresen ordezkariek.
Esan duenez, lanak hasi ziren egunean zenbait pertsona sartu ziren Aroztegiko eremura, proiektua gelditzeko eskatuz: Egoera horiek ugaritu egin ziren apirilaren 6tik 8ra bitartean. Taldea gero eta handiagoa zen, eta hobeki antolatua.
Epaiketak segida izanen du gaur, eta ostiralera arte iraunen du.
Eta epaiketa horretan ikusten ari garen bestea da, euskararekiko duten jarrera epaiketa honetan: akusazioko abokatuek, fiskalak eta epaileak berak ez dutela euskarazko hitzik ulertzen. Defentsak salatu du euskaratik gaztelaniara eginiko itzulpen gehienak «oso traketsak» direla.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!