Greba egunarekin batera protestak ere eginen dituzte Nafarroako Gobernuarentzat lan egiten dutenek. Goizean informazioa banatzen aritu dira eta elkarretaratzeak egin dituzte zentroen atarietan. Lanera zihoazen gutxieneko zerbitzuetako langileek paparrean zeramaten aldarrikapena: "Oso zaila da sektore batzuetan greba egin ahal izatea gutxieneko zerbitzuak handiak direlako. Osasun arloan, adibidez", azaldu du Unai Alava Comisiones Obreras sindikatuko ordezkariak. Negoziazioak berriz ere abiatu nahi dituztela adierazten ari dira: "Irailetik daude etenda gobernuarekin elkarrizketak eta ezinbestekoa da berrezartzea aurrera egin ahal izateko", jakinarazi du. Goizean zenbait zutabe aterako dira hainbat lategitatik eta elkarrekin kontzentrazioa eginen dute Carlos III.ena etorbidea, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean. Arratsaldean, manifestazioa eginen dute: Basotxotik atera eta Sarasate pasealekuan amaituko dute. 17:30etan aterako dira.
Lau puntu dituzte mahai gainean, bereziki: Negoziazioen muina 1993ko langile publikoen estatutua da, lan hitzarmen moduko bat eta hori eguneratzea eskatzen ari dira. Bigarrenik, negoziaziorako epeak zehaztu nahi dituzte finantzaketa egoki bat ahalik eta azkarren izateko. Hirugarrenik, erosahalmena berreskuratzea eta azkenik, behin-behinekotasuna txikitzea.
Unai Alavarekin Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!