MARTXOAK 8

“Egunorokotasunak argi uzten digu feminismoa oraindik ere ausardiaz atera behar dela kalera”

Haritz Pascual Garjon 2025ko mar. 7a, 13:10

Eguerdiko 13:00ean aterako da Antoniuttitik Mugimendu Feministak deitutako Martxoaren 8ko manifestazioa. “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feminista” izanen da aurtengo leloa, Amaia Kanbrak azaldu duenez, “Eskuin muturretik, faxismotik iristen ari diren mezu erreakzionario guztien aurrean, feminismoak erantzun ausarta emateko ordua da”.

Aste honetan, Euskalerria Irratian, jarraipen berezia eman nahi izan diogu martxoaren zortziari eta egunero egunero, goizez zein arratsaldez emakume eta eragile feminista ezberdinekin mintzatzeko aukera izan dugu. Honela, berdintasun teknikariak, gizarte langileak, emakume militanteak, faxismoaren kontrako ekintzaileak eta mugimendu feminista bera pasa dira gure mikrofonoetatik.

Hemen irakuri eta aditu ditzakezue martxoaren 8aren inguruan egindako elkarrizketa bereziak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!