MARTXOAK 8 'FAXISMOAREN AURKA'

Nadia Perez (Itaia): "Matxismoaren eta faxismoaren kontrako borroka instituzioetatik kanpo egin behar da"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 6a, 19:23

Ezker alderdien eta hauen politiken ondorioz feminismoaren aldarria instituzionalizatu eta kaleko borroka lausotu dela aditzera eman du emakumeen antolakunde sozialistak 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista hedatzeko deia egin du Itaiak. Emakumeen antolakunde sozialistak, hala, argi adierazi du diskurtso feminista instituzionalizatu den heinean ezker alderdietatik egiten den politikek eraginkorrak izateari utzi diotela. Nadia Perez Itaiako kideak argitu moduan, "instituzioetatik kanpo kokatzen den langile klaseko kolektiboen arteko lankidetzak" izan beharra du lehentasuna, "lankidetza bat estatu sozialista horren aldeko borrokan ekarpena egin dezakeena". 

Oldarraldi faxistaren eta diskurtso erreakzionarioen gorakadaren aurrean, Itaiak langile klaseko emakumeen ahalduntzea aldarrikatzen du: "Espazio zabal bat sortu nahi dugu non ahal bezain emakume gehienek aukera edukiko duten sozialismoaren proposamenekin bat egiteko eta lehen lerroan egoteko. Baina lehen lerroan egoteko emakumeak aktibo politiko izatea behar dugu". 

Hartara, Martxoaren 8an emakume langileen eskubideen alde borrokatzeko aldarria aterako du kalera antolakunde sozialistak, Euskal Herriko hiriburu guztietan eginen dituzten mobilizazio desberdinetan. Iruñean, 18:30ean abiatuko da Itaiak deitutako manifestaldia San Frantzisko plazatik. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!