Edurne Bidador eta Bittor Aroskoa: “Zaila izan da Aezkoako mintzamoldea sailkatzea, inguruko bailaretako euskalkietatik ere edaten duelako”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 12a, 18:45

7.500 hitz biltzen ditu ‘Aezkoako euskara hiztegiak’. Ostiralean aurkeztuko da Ariben

Aezkoako euskara hiztegiak 7.500 hitz eta 6.200 adibide bildu ditu. Aezkoako euskaratik batura 6.800 sarrera daude eta 700 azpisarrera. Batutik Aezkoako euskarara berriz, 5.200 inguru. Bost urte luzez ibili dira Bittor Aroskoa eta Edurne Bidador Aezkoako euskarazko hitzak eta esaerak biltzen. Horretarako, orain arte argitaratutako lanak, liburuak eta ikerketak bildu dituzte eta bailarako helduekin ere mintzatu dira, egunerokoan erabiltzen zituzten esaerak eta eleak sailkatzeko.

Hiztegia osatzeko ekimena, Zerika, Aezkoa eta inguruko euskara bizirik mantendu eta erabilera sustatzeko taldearena izan zen. 2012an sortu zen eta orduan hasi ziren Aezkoako bizilagun helduenak elkarrizketatzen. 2019an hasi ziren jasotako hitz desberdinak ordenatzen eta sailkatzen eta orduan erabaki zuten bailarako berezko euskararen inguruko argitalpena egitea.

Ostiralean aurkeztuko da Aribe, Aezkoako juntetxean, 19:00etan. Eta otsailaren 19an berriz Iruñeko Karrikirin egingo da ekitaldia, arratsaldeko 7etan. 25 eurotan eskuratu daiteke.

Irrintzi Plazan Edurne Bidador eta Bittor Aroskoa Aezkoako hiztegiaren egileak gonbidatu ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!