Lazaro Elizalde (Osasun Plataforma): "Landa eremuko kontsultategiak husten ari dira"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 10a, 09:54

Erronkarin kontsultategia zabalik nahi dute. Duela hiru urte desagerrarazi zuten Izabako mediku-postua, eta horrek, hain zuzen ere, ematen zien arreta Erronkariko bailara osoari. Iazko azarotik gainera, gauza bera egin zuten erizainaren postuarekin, ia guztiz desagerrarazi. Horrek eragin du Burgiko, Erronkariko, Gardeko eta Bidankotzeko arreta txikitzea, bai orduz zein egunez ere. Nafarroako Osasun Plataformako kide Lazaro Elizaldek salatu du egoera. 

Landa eremuan osasun-kontsultategiak zabalik nahi dituzte. Kontsultategi duinak. Baztanen zenbait hilabete dira euren egoera salatzen ari direna. Mediku falta dute han, eta ez du ematen denbora laburrean beteko dituztenik hiru leku medikuz. Erronkarin ere kontsultategia zabalik nahi dute. Duela hiru urte desagerrarazi zuten Izabako mediku-postua, eta horrek hain zuzen ere, ematen zien arreta erronkariko bailara osoari. Iazko azarotik gainera, gauza bera egin zuten erizainaren postuarekin, ia guztiz desagerrarazi. Horrek eragin du Burgiko, Erronkariko, Gardeko eta Bidankotzeko arreta txikitzea, bai orduz zein egunez ere. 

Geratzen diren erizainen kasuei ere erreparatu diete: gero eta zamatuagoak daudelako. Hartara, inork ez duela landa eremuan aritu nahiko, diote. Are, bertan postu finkoa hartu, adierazi du Lazaro Elizalde Nafarroako Osasun Plataformako kideak.

Izabako kasuan, diote, aitzakia ezin dela izan profesional falta medikuntzan gertatzen den bezala. Inoiz baino diru publiko gehiago bideratzen denean Osasunera, ezin dute ulertu landa eremua husten aritzea. Berdintasuna osasunari dagokionez guztiz hausten dela diote.

Udalek, Uztarrotzekoak, Urtzainkikoak, Erronkarikoak, Gardekoak, Burgikoak eta Bidankotzekoak, euren desadostasunaren berri emana dute, erizain postua kentzearekin eta kontsultategien ordutegien murriztearekin. Orain, aldarrikapen horiekin bat datoz Nafarroako Osasun Plataformako kideak ere. Osasun babesak faktore sozial, geografiko eta demogradikoak hartu behar ditu kontuan, diote, Nafarroan edozein herritan bizi diren herritarrek dutelako osasun-arreta bera jasotzeko eskubidea. Murrizketa horiekin atzera egin dezatela eskatzen ari dira. Euskalerria Irratian Lazaro Elizalderi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!