Langile bat hil da Arbizun, etxebizitza baten birgaitze lanetan

Euskalerria Irratia 2025eko urtarrilaren 30a

Foruzaingoa lan-istripu hilgarria gertatu den lekuan, Arbizun. (Argazkia: Foruzaingoa)

Lan istripua izan du 52 urteko langileak herriguneko etxebizitza bat birgaitzeko lanetan ari zela. Eraikuntzarako materiala zeramatzan kamioi baten karga gainean erori zaio ustekabean.

52 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Arbizun, lan-istripuan, herriguneko etxebizitza bat birgaitzeko lanetan ari zela. Eraikuntza materialak zeramatzan kamioi baten karga ustekabean gizonaren gainera erori denean gertatu da ezbeharra, ibilgailua deskargatzen ari zela.

Foru Gobernutik jakinarazi dutenez, larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin langilearen bizia salbatzeko eta bertan hil da. Goizeko 09:15ak aldera jaso du larrialdi deia SOS Nafarroak eta Altsasuko suhiltzaileak gerturatu dira ezbeharraren lekura, inguruko mediku taldea eta anbulantziarekin batera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!