Goiz beltza Nafarroako errepideetan, hiru hildako utzi dituzten bi istripu larri gertatu dira eta goizaldeko lainoak zaildu du zirkulazioa hainbat puntutan.
Añezkarren, N-240 errepidean gertatu da ezbeharrik larriena. Goizeko 6:30etan istripua izan da. Lainopean bi autok talka egin dute aurrez aurre eta atzetik zetorren kamioi batek eraman ditu aurretik. Ordu horretan ikus gaitasuna oso murritza zen zonaldean lainoarengatik. Bi autoetako gidariak hil dira istripuan. Errepidea moztuta izan da bi norabideetan.
Bigarren istripua Izan gertatu da, Irutzunerako NA-7010 errepidean. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, auto bat bidetik atera da. Bere gidaria hil da ezbeharrean.