Ander Magallon: "Material naturalez egindako eraikinek naturarekin eta gure baitarekin konektatzea ahalbidetzen dute"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko abe. 31a, 11:41

Zubiritik kilometro batera, basoaren erdian Agotzenea aurkitzen da, bioeraikuntzan formakuntza eta aholkularitza eskaintzeaz gain agroturismoa ere sustatzen duen proiektua

Esteribar bailararen bihotzean, Zubiritik kilometro batera, basoaren erdian dago Agotzenea. Modu integralean kudeatutako lursaila, lurraldearen leheneratze eta kudeaketa agroekologikoan arreta jartzen duena eta bere garapena jasangarritasun eta permakultura irizpideetan oinarritzen duena. Eraikina kanpoaldearekin lotura errazteko diseinatuta dago eta paisaia espazio osasuntsu eta eroso baten babeslekutik sentitzeko aukera ematen du. 

Baina eraikin bat baino askoz gehiago da Agotzenea. Urtzi Arrietak eta Ander Magallonek 2017an abiatu zuen proiektua etengabea hazten joan da bere sustraietatik aldendu gabe. Hiru adar ditu egun Agotzeneak, Magallonek berak argitu moduan: formakuntza, aholkularitza eta agroturismoa. Bioeraikuntzaren onurak eta abantailak teoriatik praktikara eramatea da asmoa, betiere. 

Egun martxan daukaten formakuntzetako bat Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuaren bitartez urtarriletik aurrera emanen duten egurrezko eraikuntzaren ingurukoa azpimarratzekoa da. Doako ikastaroa da, %100ean diruz-lagundutakoa, batez ere langabezian aurkitzen den jendeari zuzendua. Izen-ematea zabalik dago oraindik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!