Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea, Sara San Julian elkarrizketatu du Euskalerria Irratiak. Hemen azpian irakur daiteke elkarrizketa edo argazkian klik eginda entzun:
Indarkeria matxista minimizatzeak, gutxiesteak, ikusezin bilakatu nahi izateak… non jotzen du gogorren?
Diskurtso hauek desberdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria eta feminismoaren ukazioan oinarritzen dira. Indar handia dute eremu digitalean "fake news" bitartez. Oso erraz zabaltzen dira eta askok sinesten dute.
Beste alde batera begiratzeak edo genero indarkeria existitzen ez dela esateak, zer bilatzen du?
Giza eskubideen urraketa larria egitea bilatzen du, emakumeen testigantzak eta bizipenak ukatzea eta misoginia eta androzentrismoa areagotzea bilatzen du.
Aurtengo kanpainarekin, zer ikusarazi nahi duzue?
Azken urteotan zabaltzen ari den antifeminismo korronteari aurre egin nahi dio. Diskurtso matxista faltsuak desmontatu nahi izan ditugu. Hiru adar nabarmendu ditugu: lehena, generorik ez duela indarkeriak dioena. Horretarako, sexu askatasuneko delituen biktimak %86ean emakume edo neskatoak direla arrazoituz, eta indarkeria horren eragileak %93an gizonak. Bigarren adarra litzateke, salaketa asko faltsuak direla diotenei aurre egitea: salaketa mota horiek %0.0084 baitira. Azkeneko baieztapena, neska batekin zerbait eigiteko kontratua sinatu behar dela diotenena. Emakumearen askatasuna errespetatu egin behar da. Ideologia negazionista hau ez dago bakarrik interneten, erakundeetan ere bada. Irtenbide bakarra feminsimoa da, argi eta garbi.