Xabier Itulain: “Legingo gaztelua Kultura-Intereseko Ondasun izendatu beharko litzateke”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 6a, 19:04

Legingo gaztelua eraitsi zutenetik 1.100 urte betetzen direnean, Izagaondoa Kultur Elkarteak liburua kaleratu du

«Gero, emirra Iguinera (Legin) joan zen; bidean dena suntsitu zuen, uztak suntsitu zituen eta herrixkak eta gazteluak hondatu zituen»: 924ko uztailaren 23a zen. Abd al-Rahman kalifak, musulmanen kanpainan murgilduta, Legingo gotorlekua suntsitu zuen Irunberritik Iruñerako bidean Izagaondoa bailara zeharkatu ondoren. 1.100 urte joan dira beraz, gotorlekua suntsitu zutenetik. Zorionez oraindik ere zantzuak geratzen dira bertan, naiz eta instituzioen arreta eskatzen ari diren aspalditik bertan bizi diren lagunak eta elkarteak, zaindu ditzaten zutik dauden aztarnak.

Zaila egiten zaigu imajinatzea Izagaondoak bere momentuan zuen garrantzia estrategikoa. Orain, eta tamalez, despopulatzea sufritzen duen landa eremuko bailara da, baina lehen Zangozatik Iruñerako noranzkoan, errege-bideak gurutzatzen zuen Izagaondoa. Beraz, bigilantzia dorreak zeuden nonahi, tartean Legingoa.

Musulmanek gotorlekua eraitsi eta gero, kristauek berreraiki zuten eta gazteluan bihurtu. Zutik iraun zuen 1516. urtera arte. Cisneros kardinalak Nafarroa defendatzen zuten gazteluak eraitsi zituen arte.

Irrintzi Plazan Xabi Itulain, Izagaondoa Kultur Elkarteko kidea eta ikerlaria elkarrizketatu dugu gazteluaren historiaren inguruan eta argitaratutako liburuari buruz mintzatzeko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!