Nafarroako 21 udalerri Tentsio Handiko Etxebizitza Gune izendatzeko prozesua abian jarri du gobernuak

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 4a, 13:14

21 herritan hasiko du Nafarroako Gobernuak Tentsio Handiko Etxebizitza Gune izendatzeko prozesua. Herri horietan bizi da nafarren %68,3 eta etxebizitza sarbidearen arazoari irtenbide ematen hasteko pausua dela adierazi du Begoña Alfaro Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak.

Etxebizitzaren merkatua tenkatua dagoen honetan memoria plan bat jarri du abian gaur Nafarroako Gobernuak korapiloa askatzen hasteko. 21 herritan hasiko da prozesua: Iruñea, Eguesibar, Atarrabia, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Aranguren, Berriozar, Antsoain, Noain, Berriobeiti, Elortzibar, Uharte, Tutera, Corella, Zintruenigo, Lizarra, Tafalla, Baztan, Altsasu, San Adrian eta Azkoienen. "Ez da alokairuaren prezioa mugatzera etorriko den prozesua", esan du Alfarok. "Bestelako neurriak jaso ditzakete tentsio handiko eremu izendatzen diren gune horietarako". Etxebizitza bizitzen ari den prezioen gorakadari aurre egiteko egitasmoa da martxan jarritakoa"familia eta norbanako asko sarbiderik gabe" uzten ari baita.

Prozesuaren hasiera honetan zein herritan izendatu daitekeen tentsio handiko eremu jakiteko dtuak aztertu dituzte: Legeak ezartzen dituen lau baldintzetatik bat behintzat bete beharko dute udalerriek tentsio handiko guneak izendatzeko: prezioen eboluzioa litzateke bat, alokairurako edo jabetzarako, KPI eta hiru puntu baino gehiago igotzea prezioa bost urtean edota familiek edo norbanakoek duten diru-sarreren %30 baino gehiago bideratzea etxebizitzari. Horiek kontuan hartuta, bederatzi herritan bi baldintza horiek betetzen dituzte, hamarretan alokairuaren prezioen igoerari dagokion baldintza betetzen dute eta beste bitan prezioen eboluzioarena.

Urtarrilean abiatuko dituzte administrazio-prozesuak. Nafarroa osoan 25.000 alokairuzko etxebizitza daude deklaratuta. Tentsio handiko gune izendatzeko abiatutako prozesuan, Udalekin eta eragileekin biltzen hasiko dira. Gero, eremuaren ezaugarrien arabera zehaztuko dira prezioak eta bestelako baldintzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!