Ikasgeletatik kalera

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 26a, 12:15

Hezkuntza sistema publikoko irakasleen manifestazioek Iruñea hartu dute: 10:00etan lau martxa abiatu dituzte Txantreatik, Arrotxapetik, Barañaindik eta Mendillorritik, denok Santo Domingo Aldapan, Hezkuntza Departamentuaren aitzinean elkartzeko. Zenbait irakaslek eseraldia egin dute Nafarroako Parlamentuaren parean.

Lau martxak Santo Domingo aldapan elkartu dira, Hezkuntza Departamentuaren parean. Baratzeetako aparkalekua mukuru bete dute.

Manifestari talde bat Sarasate pasealekutik pasa delarik, eseraldia egin du Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren parean.

Gogoratzekoa da Steilas, ANPE, Afapna, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek batera deitu dutela grebara.

Sindikatuok oraindik ez dute datu ofizialik eman, baina zenbait iturri sindikalen arabera, grebaren segimendua %70 ingurukoa izan da.

Grebalarien aldarrikapen nagusiak dira ratioak jaistea, lan gainzama murriztea, behin-behinekotasuna txikitzea eta erosmen ahalmena berreskuratzea.

Parlamentuaren aurrean eserialdia egin ondoren, irakasleek eraikina inguratu dute:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!