Zaporeak elkarteak elikagai bilketa eginen du larunbatean

Maialen Huarte Arano 2024ko irailaren 24a

Grezian dauden errefuxiatuez ez ahazteko eskatu du Zaporeak taldeak. Egun 3.000 lagun baino gehiago daude Karatepe izeneko eremuan eta eguneroko otorduak ziurtatu ahal izateko elikagaiak batuko dituzte Iruñerriko zenbait saltokitan. Arroza, makarroiak, espagetiak, txitxirioak eta olioa behar dituzte. 

Zaporeak 2019tik ari da otorduak banatzen Greziako errefuxiatuentzako kanpalekuetan. Haiek oraindik ere behar handiak dituztela gogorarazi dute gaur. Izan ere, 3.000 otordu banatzen dituzte egunero eta hori egin ahal izateko laguntza ezinbestekoa dute. Larunbatean Iruñerriko zenbait saltokitan jasoko dituzte arroza, makarroiak, espagetiak, txitxirioak eta olioa: "Berriozarko Eroskin, E.Leclerc-en eta Antsoain zein Iñigo Arista kaleko BMn eginen ditugu jaki bilketak", azaldu du Fermin Artola Zaporeak taldeko boluntarioak. "Ezinbestekoa da Euskal Herritik bidaltzen den elikagai kopurua. Grezian produktu freskoak erosten ditugu bakarrik eta gainerakoa doan iristen zaigu laguntza moduan", azaldu du Artolak. 

"Elikadura duina izatea oinarrizko eskubidea da edozein pertsonarentzat. Hori da gure leloa", nabarmendu du Artolak. Horregatik euren boluntario lana egiten segitu ahal izateko herritarrei laguntza eskatu diete eta elikagaiak larunbatean eman diezaieten galdegin. Dohaintzakere egiten ahal direla gogorarazi du: hemen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!