Enpresei etorkinik ez kontratatzeko eskatzen dieten e-mailak ikertzen ari da Iruñeko Instrukzioko Epaitegia

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ira. 18a, 07:08

Mezu elektronikook lan taldeak “nazionalizatzera” deitzen dute. Hainbat entitatetara iritsi dira azken urteotan, Diario de Noticias egunkariak gaur plazaratu duen informazioaren arabera.

Iruñeko 1 Instrukzioko Epaitegiko epailea gorroto delitu moduan ikertzen ari da Nafarroako hainbat enpresa eta entitatetara bidaliriko e-mailak, besteak beste, Nafar Lansarera. Mezu elektronikook lan eskaintzei erantzuten diete mezu arrazista eta xenofoboekin, etorkinak ez kontratatzera eta haien ordez “langile nazionalak” hartzera deituz.

Nafarroako Gobernuaren Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Artatze Zerbitzuak salatu zituen mezuok Fiskaltzaren aitzinean, 2023ko udan; izan ere, zerbitzuan hiru entitatek salatu zuten jite horretako mezuak jaso zituztela, kontu anonimo batetik bidalita.

Fiskaltzaren aburuz, “mezuon egileak bilatzen duen kalte baztertzailea argi dago”; izan ere, “lan taldeak nazionalizatzera” deitzen du. Are gehiago, mezuotan “bistan denez marokoar bakar bat  ere ez” kontratatzkeo eskatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!