Gondan kanpora, txakurra edo traidore dioten pintaketekin esnatu da gaur Zizur Nagusia. Geroa Baiko alkatearen kontrako idatziak izan dira. Andoni Serrano zinegotziaren aurkakoak ere irakurri dituzte herrian. Serranok berak salatu du gertatutakoa X sarearen bitartez. Biek babes mezuak jaso dituzte sareetan alderdi politiko hainbatengandik: UPNek, Geroa Baik, EH Bilduk eta PSNek gaitzetsi dituzte pintaketak, oraingoz.