36ko gerran atxikiriko bandera komunistak Lizarrako Karlismoaren Museotik erretiratuko dituzte

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ira. 9a, 07:09

Karlismoaren musoeko artxiboan duten bandera komunistetako bnat. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

PCEk ikurrok museotik atera zitzala eskatu zion Nafarroako Gobernuari, han egotea “umiliagarria” zelakoan. Lizarrako Museo Etnografikora eramatea erabaki dute, Diario de Noticias egunkariak argitaraturiko informazioaren arabera.

Guztira hiru bandera eta zinta bat dira. Itxura guztien arabera, gerra garaikurrak, golpista frankisten aldeko miliziano nafarrek konkistaturiko hirietan atxikiriko materiala hain zuzen ere.

Eduardo Mayordomo Carrasco kazetari eta militante komunistak deskubritu zuen garaikurrok Karlismoaren Museoaren artxiboan zeudela, Hombres y mujeres de puño en alto, 100 años de comunismo en Navarra (Ukabila altxaturiko gizon eta emakumeak, komunismoak 100 urte Nafarroan) liburua egiteko ikertzen ari zela.

Banderak eta zinta ez dituzte sekula ikusgai jarri Lizarrako Karlismoaren Museoan. Halere, han egote hutsa “umiliagarria” da PCEren Nafarroako buru Carlos Guzmanek joan den udaberrian Nafarroako Parlamentuan salatu zuenez; izan ere, haren hitzetan, “metafora makabro bat da elementu komunistak bandera horiek espoliatu zituztenen balioak hein batean goresten dituen museo batean egotea”. Guzmanek banderok museo horretatik erretiratzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuari.

Banderetako bat gorria da, mailua eta igitaia ditu, eta bi lelo dauzka izkiriaturik: "Partido Comunista de Euzkadi" eta "Radio Ensanche Bilbao" (Euskadiko Alderdi Komunista. Bilboko Zabalguneko Irratia). Beste batek Espainiako bandera errepublikarraren koloreak ditu eta “Juventudes Socialistas Unificadas de Jaen” goiburua (Jaengo Gaztedi Sozialista Unifikatuak).

Bandera republicana de las Juventudes Socialistas Unificadas.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!