Etxerik gabekoak erroldatzeko protokolo bateratua izango du Nafarroak

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 4a, 12:11

Errolda eskubidea aldarrikatzeko protesta Iruñean. Argazkia: ahotsa.info

Irizpide bateratuak biltzen dituen protokoloa sortzen ari dira Iruñeko Udala eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa. Etxegabetasun edo kalteberatasun egoeran dauden pertsonei behar bezala arreta emateko xedez sortuko dute.

Etxerik gabeko pertsonak erroldatzeko protokolo bateratua prestatzen ari dira Iruñeko Udala eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa. Federazioak protokolo bat aurkeztu dio Nafarroako Gobernuari egoera ahulean dauden pertsonak erroldatzeko irizpideak bateratzeko, eta horrela, prozesua errazteko.

Dokumentuan jasotako irizpideek aukera emango diete udalei etxegabetasun-egoeran edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei behar bezala arreta emateko. Kasuen aurrean eman behar den erantzuna planteatzen du txostenak ere. Aldiberean, ahalbidetuko du Nafarroako lurralde osoan jarduteko protokolo adostua ezartzeko egindako eskaerari erantzuten diote.

Esaterako, tokiko entitateek erroldatzeko zailtasunak dituzten pertsonen kasuan, adierazten duten lekuan bizi direla egiaztatu ahalko dute edota udal-zerbitzuek egindako txosten baten bidez erraztu ahal izango da erroldatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!