Zabalik da bertso eskoletan izena emateko epea

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ira. 4a, 06:49

Arrotxapeko bertso eskola, artxiboko irudi batean.

2024-2025 ikasturtea abiatzen ari den honetan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskola eskaintza prest dauka. Astelehenean ireki zuten izena emateko epea eta hilaren 20ra arte izanen da zabalik.

Ikasturte honetan Nafarroa Garaian helduentzako zein gaztetxoentzako 32 bertso eskola izanen dira guztira. Izena honako lotura honetan eman daiteke. Iruñerrian honako bertso eskola hauek izanen dira:

  • Arrotxapea (LH 5 eta 6).
  • Arrotxapea (DBH eta Batxilergoa).
  • Iruñeko Alde Zaharra (LH 6 eta DBH 1).
  • Iruñeko Alde Zaharra (LH %).
  • Iruñerriko helduak (hasiberriak).
  • Iruñerriko helduak (Bat-batean).
  • Barañain (LH 5 eta DBH).
  • Sarriguren (DBH 1 eta 2).
  • Sarriguren (DBH3 eta 4).
  • Antsoain (LH 5 eta 6).
  • Antsoain eta Txantrea (DBH 1 eta 2).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!