Erronkariko Ibarreko Batzar Nagusiak Nafarroako Gobernuari igorriko dio abeltzainek joan den larunbatean Urzainkin lortutako akordioa, jatorri esloveniarreko hartz guztiak haranetik kanporatzeko. Uztarrozeko Jesus De Miguel Layana abeltzainak Erronkariko sektorearen gehiengoaren ordezkari gisa hitz egin zuen esateko "gogaituta" sentitzen direla ardiei egindako erasoengatik eta "Gobernuaren pasibotasunagatik".
Abeltzainek "nazkatuta" daudela adierazi dute. De Miguelek azaltzen duen bezala, orain erasotzen ari diren hartzak Zoritaren seme-alabak dira, hau da, 2018an sartutako esloveniar hartzarenak. Bestalde, 3.000 ardiko artalde transhumante handi bat Gardetik Belaguara joan da, Beroy hartzaren balizko erasoetatik ihesi, eta han beste artalde batzuen bazka ari dira xahutzen.
Duela 26 urte Camile hartza iritsi zenetik pairatzen duten arazo bera dela diote, eta gainera orain udazkenean egoera larriagotu egiten da erasoak ugaritu egiten direlako. Aurten erasotuak izan diren ardietatik Gobernuak soilik 16 onartu ditu. Desagertuek ez dute kontatzen. Elkarbizitza ezinezkoa dela eta hartzak gainetik kentzea nahi duteala aldarriaktu dute Erronkariko abeltzain hauek.