Bertso saio batek emango dio hasiera 'Cultur-Izan' programari, larunbatean, Lizarran

Bidane Beloki Ezker 2024ko abu. 20a, 10:21

Saioa Alkaiza eta Julio Soto izango dira Museo Etnologikoan 12:00etan hasiko den saioan. Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak zabaldu eta sustatzen ditu programak. 13 herritan izango diren 17 ikuskizunek osatzen dute egitaraua.

Cultur - Izan programaren bigarren edizioa abiatuko da larunbat honetan, abuztuaren 24an. Julio Soto eta Saioa Alkaiza, Ander Aranburu gai-jartzaile dutela emango diote hasiera programari bertso saio batean. Lizarrako Julio Caro Baroja Nafarroako Etnologia Museoan izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan.

Programak Nafarroako kultura herrikoia sustatzen duten entitate eta elkarteen proiektuei eman nahi die babesa, musika, dantza eta ahozko adierazpenak balioan jartzeagatik. Hartara, Vianako Printzea Erakundearen Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatua, 17 proposamen egongo dira ikusgai Nafarroako 13 herritan.

Emanaldien egoitzen artean daude Agoitz, Antsoain, Burlata, Biskarreta-Gerendiain, Cintruenigo, Lizarra, Irurtzun, Murchante, Iruñea, Zangoza, Tafalla, Tutera eta Atarrabia.

Jarduera guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da ikuskizunetarako tokia bete arte, eta prestakuntza-tailerren kasuan, aldez aurretik izena eman behar da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!