Belateko tunelak gaurtik, eta gutxienez urriaren 31ra arte, itxita izanen dira

Euskalerria Irratia 2024ko abu. 19a, 11:50

NA-1210 errepidera desbideratuko da trafikoa eta ibilgailu astunentzako alternatibak A-15 eta AP-15 izango dira, nahiz eta A-15 errepidea obretan egon Andoainen. Gainera, NA-1210 errepidean bizikleten zirkulazioa debekatu du Foru Gobernuak.

Bi hilabete eta erdi horietan, trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko da eta ibilgailu astunak A-15 eta AP-15 errepideetatik joatea gomendatzen da, alternatiba gisa. Hala ere, A-15 errepidea ere obretan dago, Andoain aldean, eta lanek gutxienez irailaren 1era arte iraungo dute.

"Tunela aldi baterako ixteak gidari eta langileentzako arriskuak murrizten ditu, eta, era berean, lanen iraupena laburtzen du", azaldu du Foru Gobernuak. Gainera, Lurralde Kohesiorako Departamentuak bizikleten eta antzeko garraioen zirkulazioa debekatzea erabaki du, NA-1210 errepidean bide-segurtasuna hobetzeko, Belateko eta Almandozeko tunelak itxita dauden bitartean.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!