"Arrazoi pertsonalengatik, eta lan eta osasun arlokoengatik" utziko dio parlamentari izateari Iñaki Iriarte UPNko kideak. Horixe jaso du ohar baten bidez. UPN taldea utzi duen bigarren parlamentaria da Iriarte, ekainean Maria Jesus Valdemoros kideak ere hala egin baitzuen.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iriarte, euskalduna. Alderdi erregionalistak eskertu egin dio egindako «lan handia» eta hartutako "ardura goraipagarria".