27 haur saharar iritsi dira Nafarroara Oporrak Bakean programari esker

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 29a, 13:33

Programa Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak eta Nafarroako Saharar Ordezkaritzak bultzatu dute, eta Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetako adingabeei aukera ematen die uda familia nafarrekin igarotzeko.

1997an hasi zenetik, ehunka haurrek hartu dute parte ekimen honetan, eta komunitatean aztarna ezabaezina utzi dute.

Carmen Maeztu kontseilariak poza eta esker ona adierazi du haur horien presentziagatik, eta bakez eta zoriontasunez beteriko oporrak eskaini ahal izateak sortzen duen ilusioa nabarmendu du. Kontseilariak gogora ekarri du Nafarroak Saharako herriarekin duen inplikazioa osasun, hezkuntza eta elikagaien hornikuntza proiektuetan. Era berean, eskerrak eman ditu Sahararen Lagunen Nafarroako Elkartearen, Saharako Ordezkaritzaren eta, bereziki, harrera-familien ahaleginagatik, haur horiei uda ahaztezinaz gozatzeko aukera ematen dielako.

Iaz 63 adingabe etorri ziren uda pasatzera Nafarroara, aurten baino 30 gutxiago.Udan zehar, adingabeek hainbat jarduera egiten dituzte eta harrerako familiekin gozatzen dute, 9 begiralerekin batera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!