Pello Fernandez: "Konpromiso sozial handiko margolaria zen Javier Ciga"

Miren Mindegia 2024ko uzt. 17a, 11:06

Margolari iruindarraren 50 lan biltzen dituen erakusketa paratu du Lizarrako Gustavo de Maeztu museoak, urriaren 27ra arte ikusgai egonen dena

Javier Ciga Echandi (Iruñea, 1877-1960) XX. mendeko lehen erdialdeko nafar pintura naturalistaren erakusle nagusietakoa izan zen. Orain, Lizarrako Gustavo de Maeztu museoak margolari iruindarraren berrogeita hamar lan bildu ditu, bost ardatz tematikotan antolatzen den erakusketa batean. Figurazioa eta esentzia izenburupean, artista iruindarraren bizitzako etapa desberdinetan barrena bidaiatzen du urriaren 27ra arte ikusgai egonen da bilduma. 

Pello Fernandez erakusketaren komisarioak argitu moduan, Ciga eta Gustavo de Maezturen arteko topaketa bat ere bada Figurazioa eta esentzia, "unibertso piktoriko bera" partekatu baitzuten. "Biak Parisko aretoetan erakusketak jarri izan zituzten eta 1915eko eta 1917ko Madrilgo Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuten".

Erakusketak Cigaren lan erranguratsuenak biltzen ditu, Madrilen igarotako etapan egindakoetatik hasi, Pariseko aro esperimentalenetik igaro eta Baztango jende eta paisaiak islatzen dituzten horietara iritsi arte. "Cigaren begirada beti joaten zen pixka bat haratago, gizakia jartzen zuen erdigunean. Gizakia bakarrik ez, eta izakia ere, horregatik oso garaikidea izaten jarraitzen du bere obrak". Izan ere, Fernandezen aburuz, "konpromiso sozial handiko pertsona izan zen, eta hori argi gelditzen da bere lanetan". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!