Nafarroako Parlamentuak Saharako haurren harrera-familiak aintzatetsi ditu

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 5a, 13:19

93 adingabe saharatik iritsi ziren asteazkenean Nafarroara, Oporrak Bakean programaren baitan, uda Nafarroako harrera-familiekin igarotzeko.

ANAS Oporrak Bakean programa kudeatzeaz arduratzen den elkartea da. Programa horrekin, duela hamarkada batzuetatik hona, saharar adingabeek Estatu osoko harrera-familietan igarotzen dituzte udak.

ANAS elkartearen, Nafarroako saharar ordezkaritzaren eta harrera familien lana goraipatu du Hualdek, eta Saharako haurren gozamenerako deia egin die. Halaber, Nafarroako herritarrez, jaiez, igerilekuez, gastronomiaz eta denboraz gozatzera animatu ditu. 

Bestetik, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak Nafarroan duen ordezkari Hamdi Aomar Ahmedek, Fronte Polisarioaren izenean, esker ona adierazi dio Nafarroako Parlamentuari harrera bero honengatik, eta Oporrak Bakean programaren garrantzia azpimarratu du, elkartasunaren munduan oso garrantzitsua den programa, Nafarroako herriaren eta saharar herriaren arteko adiskidetasuna eta batasuna sustatzeagatik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!