Hartz batek bost ardi hil zituen duela hilabete Izaban izandako hiru erasotan

Nerea Garcia Valencia 2024ko eka. 28a, 08:09

Ingurumen sailak Anson izandako eraso baten berri eman du eta Erronkariko toki entitateek abeltzaintzarekiko kezka agertu dute

Erronkariko bailaran, hartz baten presentzia kezka handia sortzen ari da abeltzainen artean. Duela hilabete, Izaban, hartzak bost ardi hil zituen hiru erasotan, eta duela gutxi beste eraso bat gertatu zen Anson, Huescan.

Ingurumen sailburua, José Mª Aierdi, bailarako tokiko eta abeltzaintzako ordezkariekin bildu da egoera aztertzeko eta babes-neurriak mobilizatzeko. Abeltzainek hartzarekin bizitzeko zailtasunak dituztela eta abeltzaintzaren etorkizunaz kezkatuta daudela adierazi dute, eta laguntza zuzenagoak eskatu dituzte.

Zaintzako langileak kontratatzeko, txakur zaindariak erabiltzeko eta abereentzako GPSa erabiltzeko izapideak arintzen ari dira, eraso gehiago saihesteko helburuarekin. Gainera,abeltzainek komunitateen arteko interkonexio gehiago eskatzen dute arazoari elkarrekin aurre egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!