Nafarroako Gobernuak bost tortura biktima berri aitortu ditu

Bidane Beloki Ezker 2024ko eka. 18a, 13:32

Nafarroako Torturatuen Sareko Mikel Soto eta Metxe Gonzalez mozioaren bozketa amaituta.

Motibazio politikoko beste hemeretzi biktima aitortu dituzte eta horien artean gutxienez bost torturatuak. Apirilean egin zituzten lehen hamabi aitortzak eta jada 31k osatzen dute zerrenda. Garbiñe Urra, Iker Moreno, Iker Aristu, Mikeldi Diez eta Oihan Ataun aitortu dituzte. Halaber, tortura eta tratu txarren biktima izan diren pertsonen aldeko mozioa onartu dute gaur alderdien udalean.

Garbiñe Urra, Iker Moreno, Iker Aristu, Mikeldi Diez eta Oihan Ataun aitortu dituzte. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak atxilotu zituztenean, 2005 eta 2011 urteen artean torturak jasan zituzten. Apirilean egin zituzten lehen hamabi aitortzak eta jada 31k osatzen dute zerrenda. Udalak torturak aitortzearen inguruko mozioa eztabaidatu bitartean jakinarazi du Nafarroako Torturatuen Sareak zerrenda handitu dela. Txalo artean eta besarkatuta ospatu dute Torturatuen sareko Metxe Gonzalez eta Mikel Soto.

Mozioa gainera, alde handiz onartu dute alderdiek. EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak aldeko botoa eman dute; PPk kontrako botoa eman du eta UPNk abstentzioaren alde egin du. Mikel Soto torturatuen sarek kideak UPNren jarrera nabarmendu du. Izan ere, Caballerok aitortu du sinesten dituela. Sotok azaldu moduan, “ukapenaren zirrikituak dagoeneko apurtuta daude. Nafarroan tortura existitu zela errealitate ukaezina da eta hori da berriro inori ez gertatzeko berme bakarra”.

Gaur onartutako mozioak zigorgabetasuna amaitzeko garaiari ateak zabaldu dizkio. Nafarroa osoan tortura kasuren bat daukaten ia 99 udaletan onartu da aurkeztutako mozioa. Urte askotan biktima horiek ukatu ondoren EH Bilduk ere positiboki baloratu du hartutako neurria, “eragozpen eta oztopo guztiak gorabehera, pertsona gehiagok jasoko dute merezi duten aitorpen instituzionala eta gutxieneko erreparazio politikoa", adierazi dute.

Sotok halaber, torturak jasandako guztiak animatu ditu euren kasuak aurkeztera, egia osoa ezagutu dadin eta “erreparazioan aurrera egiten jarraitzeko”. Sarearen arabera, euskal gizarteari zein etorkizuneko belaunaldiei zor zaie gertatutakoa argitzea. Azpimarratu bezala, “hori baita praktika hori desagerrazteko modurik eraginkorrena”.

Aurrera urratsak eman dituzte Iruñeko Udalak zein Nafarroako Gobernuak tortura egon zela eta "sistematikoa" izan zela onartu baitute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!