Allozko urtegiak ez du bandera urdina izango 2025era arte

Bidane Beloki Ezker 2024ko eka. 18a, 08:14

“Erakartze efektuaren beldur” izendapena atzeratzea erabaki du Gesalaz Ibarreko Udalak Lerateko kontzejuak hala eskatuta. Leratek iritzio dio gehiago landu behar direla hiri segurtasunaren eta bisiten kudeaketaren alderdiak.

Aurten ez da bandera urdinik egongo Allozko urtegian. Proiektua urte bete atzeratzea erabaki du Gesalaz Ibarreko Udalak, Lerateko kontzejuaren ezezkoaren aurrean. Bandera urdina atzeratzeko arrazoi nagusia “erakartze efektua izan da”. Izan ere, beldur dira bandera urdinak Lerateko hondartzak ahal duena baino bisitari gehiago erakartzea. Hala ere, proiektuarekin aurrera egiteko asmoa helarazi du udalak, baina 2025era atzeratu du.

Bandera urdina uraren kalitatea, zerbitzuen maila ona eta bainularien segurtasuna ziurtatzen dituen bereizgarria da. Eta hartara, aurten hiri segurtasunaren eta bisiten kudeaketaren alderdi guztiak gehiago lantzea erabaki dute. Ingurumenaren kudeaketa jasangarrira, eta, bizilagunen eguneroko bizitzaren eta garapen turistikoaren arteko oreka lortzeko atzeratu dute Allozko bandera urdina izendapena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!