‘Bidean’ osasun-garraioa zerbitzu publiko bidez kudeatzeko enpresa publikoa sortu du Nafarroako Gobernuak

Bidane Beloki Ezker 2024ko eka. 6a, 10:07

Osasun-garraioa zerbitzu publikoaren bidez kudeatuko da heldu den urtetik aurrera. Fernando Dominguez Osasun Kontseilaria izan zen atzo parlamentuan UPNren eskariz azalpenak ematen eta gastua baino "inbertsioa" dela nabarmendu du.

2025eko lehen seihilekoan martxan jartzea aurreikusi dute eta maila ekonomikoan, logistikoan zein korporatiboan aurrerapausoak eman dituzte dagoeneko. “Agerikoa da osasun-garraioen zerbitzua interes publikokoa dela” adierazi du Fernando Dominguez Osasun Kontseilariak, UPNren eskariz emandako azalpenetan. 

Hala ere, kezka nagusietako bat alor ekonomikoa da izan da; izan ere, Bidean sortzea eta zerbitzua maila publikoan eskaintzea enpresa pribatuaren bitartez egitea baino garestiagoa da. Hartara, osasun-garraioa osasuna ere badela nabarmendu du kontseilariak. Eta bestalde, zerbitzua arlo publikoan kudeatuta egoteak langileen lan baldintzak hobetzea dakarrela azaldu du, “hitzarmen bidez urtean 136 ordu gutxiago lan eginda, eta, etengabeko eta nahitaezko prestakuntza-plana eginda”.

Larrialdi-zerbitzuetarako 34 anbulantzia, programatutako 72 anbulantzia, anbulantzia bariatriko bat eta bi furgoneta izatea aurreikusten da: guztira 109 ibilgailu. Horiek zein langileentzako material osagarria lortzeko lehen lizitazioak argitaratu dituzte jada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!