71 urteko leitzarra hil da traktorearekin istripua izan eta gero. Atzo arratsaldean jaso zuten larrialdi zerbitzuek deia ezbeharraren berri emateko. Anbulantzia, helikopteroa eta foruzaingoa bertaratu ziren baina ezin izan zuten ezer egin gizonaren bizia salbatzeko. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen.