Euskal Herria Bizirikek "makroproiektuen kontrako" manifestazio nazionalera deitu du apirilaren 13an Azpeitian

Miren Mindegia 2024ko api. 10a, 18:14

Lurraren defentsan lanean ari diren hainbat elkarte eta herri mugimendu biltzen dituen plataformak "natura eta landa ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektuen inposaketa" salatu nahi du manifestazioaren bidez

Euskal Herria Bizirik plataformak Lurraren babesean, Euskal Herria bizirik lemapean eginen den manifestazio nazionala deitu du apirilaren 23an, Azpeitian. Arratsaldeko 18:00tan izanen da baina goizetik hainbat ekintza burutuko dira, tartean hitzaldiak, mahai-inguru bat eta bazkaria.

Iraitz Elordi EHB-ko kideak argitu moduan, ekitaldiak hainbat auzi salatzea du helburu: "Instituzioetatik auzo ekologikoari aurre egiterakoan interes ekonomikoak lehenesten dituztela, lehenengoa. Klima larrialdiari erantzuteko modua ez dela eraginkorra ikusten dugu, kaltegarria dela; eta hori ere salatu nahi dugu. Gaur egungo eredu ekomikoa salatzera dator manifestaldiaren hirugarren puntua, izan ere, hazkuntza ekonomiko etengabea bilatzen duen sistema batean auzi ekonomikoak zailtasun handiak ditu". 

Lurraldearen defentsan lanean ari diren Euskal Herriko hainbat herri mugimendu eta plataforma ezberdinek euren indarrak, ezagutzak eta ekintzak batu dituzte Euskal Herria Bizirik plataforman, natura eta landa-ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektu andana baten inposaketari aurre egiteko.

Apirilaren 13ko egitarauari dagokionez, 10:00etan hainbat hitzaldi egonen dira; 12:00etan mahai-inguru bat eta 14:00etan, bazkaria herriko plazan. Hala, ekitaldiaren helburuetako bat plataforma osatzen duten eragileen sarea indartzea ere badela azpimarratu du Elordik. Bukatzeko, 18:00etan izanen da manifestaldia Lurraren babesean, Euskal Herria bizirik! lemapean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!