Landa eremuaren defentsarako plataforma sortu du nekazari talde batek

Haritz Pascual Garjon 2024ko api. 9a, 14:13

Semilla-Belarra izena jarri diote azken bi hilabeteotan landa eremuaren protestetan parte hartutako nekazari eta enpresari zenbaitek sortu duten plataformari. Nafarroako Gobernuaren aurrean interlokutore sendo moduan azaltzeko antolatzen ari direla azaldu dute. Larunbatean manifestaziora deitu dute Iruñean.

“Landa eremuaren aldarrikapenak Nafarroako Gobernuaren negoziazio mahaira eramateko antolatu gara” azaldu du Fran Jaso nekazariak Semilla-Belarraren aurkezpenean. Azken hilabeteotako protestak antolatu dituen 6F taldetik sortutako plataforma dela azaldu dute, landa eremurako sindikatuez harago jaiotzen dena, “Orai narteko kudeaketarekin ez gaude kontent eta antolatu beharra genuen”. 250 nekazari eta abeltzain bildu dira dagoeneko plataforma berri honetan.

Landa eremuko departamentuarekin lehen bilera izan dute, “Hemendik aurrera sortuko diren negoziazio eta lan mahaietako beste hanka bat izanen garela ziurtatu digu kontseilariak” azaldu du Jasok, “Fiskalitateaz harago, landa eremuaren gaineko araudiaren malgutzea nahi dugu, lege horiek gu kontutan hartu gabe, landa eremua kontutan hartu gabe hartu direlako”.

Semilla-Belarra plataformak larunbat honetan eginen du bere kale aurkezpena. Iruñeko karriketan manifestaziora dei egin dute landa eremuaren defentsan, arratsaldeko 18.30etan Antoniuttiko parketik abiatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!