Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Miren Mindegia 2024ko api. 4a, 12:14

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako

Urtero legez, apirilaren azken igandean ospatuko da aurten ere Nafarroaren Eguna, Baigorrin. Basaizea Kultur Elkarteak antolatuta, goizetik arratsaldeko azken ordura arte luzatuko den besta eta aldarrikapen eguna izanen da. Antolatzaileen erranetan, aurten euskararen zilegitasuna da aldarri, "folklorismotik haratago". "Hizkuntza ez ezik, etxeak eta herriak hil eta folklore bihurtzen ari dira, museo azken finean. Harrizko estatu mugiezin ederra izan daiteke oporretarako erabiltzen den etxea, urtean bizpaihuri aldiz dekitzen dena eguzkia hartzeko". 

Horixe izanen da aurtengo Nafarroako Egunaren aldarri nagusia, beraz, antolakuntza taldeko kide den Xalbat Alzugarayk argitu moduan: "Kultura euskeraz egin daitekeela erakustea, euskal sorkuntzari lekua ematea". Horretarako, Kulturaldiaren baitan hainbat hitzaldi, aurkezpen eta emanaldi izanen dira hilabete osoan zehar. 

Apirilaren 5ean migrazio mugimenduen ingruuko hiltzadia emanen da Izpegiko Bereko Bentan. Apirilaren 12an, aldiz, Asisko Urmenetaren Gora euskal herrientzak komikiaren aurkezpena izanen da Urepeleko Amerikanoinean. Hilaren 18an, Baigorriko Bil Etxean, Mirande, film bat egiteko zirriborra dokumentala proiektuatuko da. Apirilaren 20an, Euskal Herria eguna ere ospatuko da, Baigorriko Bixentaienean. Nafarroaren Egunaren bezperan, 27an, Ai gure Juaneteak antzerkia izanen da Bil Etxean. Kulturaldiari amaiera emateko, amaitzaren 1ean Mejillon Tigre taldearen emanaldia izan en da Arrosako Elgenian. 

Nafarroaren Egunerako egitarau osoa prest dago jada. 

Goizean, Gaineko plazan: 

9:00. Merkatua Gaineko Plazan

9:00. Askaria ikastolak Kuxkuturekin. 

11:00. Desfilea Behereko plazatik. Ortzadar Dantza Taldea, Eskiulako Dantza Taldea eta Otsagabiako Dantza Taldea, makilariak, basaldunak, Nafarroako eta Baigorriko Ziganteak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, Uztaritzeko Txaranga, Ezpela. 

11:30 - Ekitaldia Elizako plazan. 

12:00 - Bas`hitza. Irrintzina. 

13:00 - Larrain-dantza eta jauziak. 

14:00 - Ikastolako bazkaria Plaza Xokon. 

Arratsaldean, Behereko plazan:

Rakatapunk eletrotxaranga, Gaitisan Txaranga, Eletrotxorongo eletrotxaranga eta Tukutuku txaranga, egun osoan zehar. 

Haurren Txokoa: puzgarriak, egurrezko jokoak, aurpegi tindaketa... 17:00etan, Pontx pailazoa; eta 18:00etan, Zirko Ikusgarria. 

Familien Txokoa: 15:00etan, bertso saio musikatua, Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariekin. Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikariekin eta Amaia Castorene eta Xalbat Alzugaray gai-emaile lanetan. 

16:30 -  Dantza ikusgarria

17:30 - Kiki Bordatxo

20:00 - Cumbian Bero

22:30 - Belako

00:00 - Dj Uzkuluz

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!