Nafarroako urtegiak ia erabat beteta daude

Bidane Beloki Ezker 2024ko api. 2a, 08:08
Esako urtegia.

Foru Erkidegoko urtegien edukieraren %95etik gora beteta dago azken asteotako euriteei esker. Esako urtegia edukieraren %94 inguruan dago eta Itoizkoa ia %100ean.

Nafarroako urtegi nagusietako ur erreserbak areagotu dituzte aste santuko euriteek. Esako urtegia edukieraren %93,8an dago, eta Itoizkoa ia %100ean, %99,4an baitago. Eugiko urtegia bere edukieraren %82an dago eta Allozkoa %85ean.

Halaxe jakinarazi du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak. Negu amaierako elurteen urtzeak eta azken egunotako prezipitazioek Foru Erkidegoko urtegi guztien maila igo dute, eta guztira, urtegien edukieraren %95etik gora beteta dago. Esako urtegiaren kasuan, iazko datuekin alderatuta, bere erreserba 146 hm³ hazi da. Itoizko erreserba berriz, iaz baino 139 hm³ handiago da. Nafarroan 932 hm³ ur pilatu dira.

Iruñerrian ere, hilabete euritsua izan da, izan ere, iaz, martxoan, %50era ozta-ozta iristen baitzen, eta aurten, euriteen %200 metatu da. Aste honetan berriz, eguraldi aldaketa iragarri du Aemet meteorologia agentziak; tenperaturak gora, eta prezipitazioak behera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!