Negoziazio mahaia lehen bait lehen deitu dezala eskatu diote sindikatuek Carlos Gimenori

Haritz Pascual Garjon 2024ko mar. 14a, 14:12

Bi hilabete pasa dira hezkuntza kontseilariaren berririk ez dutela eta haserre dira pasa den  urteko aldarrikapenei oraindik ez dielako eutsi. Martxoaren amaieran bilduko dira Gimenorekin eta aurrera urratsak espero dituzte.

“Irakasleen lan baldintzak hobetu nahi ditugu, horrek Nafarroako hezkuntzaren kalitatea hobetuko duelako” azaldu du LAB sindikatuko Asier Arraizek, “Erosteko ahalmena berreskuratu, gain lan zama kendu eta ratioen jaitsiera nahi ditugu”. Pasa den ikasturtean bi greba egin zituzten irakasleek eskari horiek plazaratuz baina hezkuntza departamentuak ez zien erantzun. “Aurten ikasturte hasieran behin bildu ginen kontseilariarekin eta beste behin duela bi hilabete urtarrilean” salatu du Arraizek. Martxoaren 22an bilera berrira deitu dituzte. “Helarazi dizkiegu berriz ere gure aldarrikapenak” azaldu du LABeko eledunak, “Bilera horretatik atera nahi dugu negoziazio prozesua hasita, proposamen, konpromezu eta egutegi zehatzarekin”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!