Begoña Alfaro: "Etorkinekin ez da guztiz betetzen ari erroldatze legea"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 7a, 09:45

Begoña Alfaro lehendakariordea.

Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio politiketako kontseilari Begoña Alfaro parlamentuko lan saio batean izan da erroldatze legeaz eta musulman fededunen lurperatzeen inguruan azalpenak ematen. Ohartarazi du ez dela betetzen ari erroldatze prozesua bereziki etorkinei dagokionez, ez eta udal hilerrietan ez direla lurperatzen ari fede musulmaneko hildako pertsonak ere. 

Duela aste batzuk batzartu zen Alfaro Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente Xabier Alkuazekin bi gai horiek lantzeko. Sintonia ona izan zen bilera hartan eta adostu zuten, irizpide berberak ezarri beharko liratekeela erroldatzeak egiteko. Izan ere, Alfarok gogorarazi du, betebehar bat dela legez migranteak erroldatzea. Baliagarriak dira 2020tik erresoluzio batean hala txertatuta gelditu baitzen, karabana, txabola edo koba batean, zein aterperik gabeko gune batean erroldatzeko aukerak ere. Are gehiago, kalean bizi den norbait ere erroldatzeko aukera badagoelako, herri horretan modu horretan bizi dela jakinaren gainean badaude Zerbitzu Sozialak, adibidez.

Fede musulmaneko lurperatzeei dagokienez Alfarok uste du ez lukeela eragozpenik izan behar ezein herritan aukera izatea euren sinesmenen modua erabiltzea eginkizun horietarako, kontuan hartuta fede kristaudunak askoz ere gehiago direla oro har herrialde osoan musulmanak baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!