Osasuntsu eta bizi kalitate onarekin bizi gara Nafarroan. Horixe ondorioztatu daiteke Espainiako Estatistika Institutuak egindako analisiaren emaitzetan. 55 parametro aztertu ditu eta bederatzirekin egin du alderaketa. Nafarroa ageri da lehen postuan bizitza kalitate onaren adierazle gisa. Hobekuntzak izan dira, esaterako: langabezia datuetan eta epe luzean egoera horretan dauden herritarren artean, baita aldi baterako lanpostuetan ere, jaitsi egin baitira. Osasuntsutzat dute nafarrek euren bizia eta hezkuntza alorrean, gutxiago dira 18 urtetik behera ohi baino lehenago ikasketak uzten dituztenak. Ekintza politikoetan gehien parte hartzen dutenen artean gaude eta lagun zein familia sareak hobetu dituenen artean ere bai. Beste aldean, hobetzeko parametroen artean daude: lan arloa, gobernantza, oinarrizko eskubideak eta segurtasun fisiko eta norbanakoarena. Gutxiago dira goi mailako ikasketak eskuratzen dituztenak, handitu egin da kontaminazioa eta zaratarekin kexak ere gehiago dira. Lan baldintzen artean soldata arrakalan egiteko asko dago oraindik.
Aurkia, baina baita infrentzua ere
Infrentzuan jarri du fokoa Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde Felix Tabernak: "Indargarriak jarri behar dira huts egiten duten adierazleak hobetzeko". Ahuleziei aurre egin eta okerren dauden parametroak hobetzera jo behar dela iruditzen zaio Tabernari.
Datu hauek guztiak webgune berri batean jasoak geratuko dira hemendik aurrera. Analisi eta Prospekzio Bulegoak jarri du martxan interneteko orrialde hori; enalisiak egin eta politikak bideratzeko xede izanen du.