Errepide istripuan hil da pertsona bat Funesen

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 16a, 08:40

Funes herrian sartzeko biribilgunea.

Gidatzen ari zen autoak talka egin du atzetik kamioi baten aurka eta unean hil da pertsona bat. Funesen izan da ezbeharra goizeko 06:00etan. Bigarren hildakoa da Nafarroako errepideetan aurten. Joan den astean 44 urteko gizona zendu zen baita Funesen izandako istripu batean ere. Landa eremuan zihoan eta kotxea bidetik irtenda hil zen. 

Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da gaur goizean Nafarroan. Funesen, N-115 errepidean kotxe batek kamioi bat atzetik kolpatu du eta pertsona bat hil da. 41 urteko gizonezkoa da hildakoa, Milagrokoa nahiz eta Rincon del Soton bizi zen (Errioxa). Goizeko 06:00etan izan da ezbeharra, laino handia zegoen ezbeharraren unean . Zonaldeko mediku taldea mugiarazi du larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak zein Foruzaingoa bertaratu dira. Istripua ikertzen ari dira. 

Joan den astean ere errepidean ezbeharra izan zen eta hildako bat eragin zuen. Funesen bertan izan zen hori ere. Landa errepide batean jazo zen eta 44 urteko gizona hil zen haren autoa bidetik irten eta irauli ostean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!