42 urteko gizon bat hil da Arriben lan-istripuan

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 15a, 11:44

Langilea zortzi metro inguruko altueratik erori da Orella auzoko etxebizitza batean, obra batean lanean ari zela.

Gizon bat hil da gaur goizeko 9:00ak aldera Nafarroan, Arribeko Orella auzoan. Etxebizitza bateko obran lanean ari zela zortzi metro inguruko altueratik erori da 42 urtekio langilea. Larrialdi zerbitzuak goizeko 09:00etan jaso du istripuaren berri eta iritsi direnean, gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Gizona bertan hil da.

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egiteko. Iruñeko Foruzaingoko polizia judizialeko talde bat ezbeharraren izapideak bideratzen ari da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!