Bost eguneko greba eginen dute Knorr Bremse enpresako langileek ekoizpen erritmoak salatzeko

Haritz Pascual Garjon 2024ko urt. 11a, 12:40

Parlamentu aurrean elkarretaratzea egin dute greba iragarri eta zuzendaritzak inposatutako lan zama jasanezina dela salatzeko. Hiru langile kaleratu ditu enpresak, ekoizpen erritmoan oinarrituta.

Igande honetan bost eguneko greba abiatuko dute Iruñeko Agustinoen industriaguneko Knorr Bremse enpresan (lehen Icer Rail zena). ELAk egin du deialdia, enpresa zuzendaritzak inposatutako lan zama eta erritmoak “bete ezinezkoak” direla argudiatuta. “Bajak biderkatu dira, langileek ezin diotelako eutsi erritmoari” azaldu du ELA sindikatuko Irati Bañuelosek, “Batez ere baja fisikoak dira baina baita psikologikoak ere”. Enpresak ezarritako lan zamak eragina izan du ere lanpostuetan. “Hiru kaleratze egon dira azken hilabeteotan enpresak ezarritako lan zamara iristen ez direlako, gutxieneko ekoizpen printzipio batzuk ezarri ditu zuzendaritzak eta hiru langile hauek ez dituzte bete”. Erabakia errekurrituta dago.

Horregatik, Nafarroako Gobernuko Lan Osasunerako Institutoaren bitartekaritza eskatu zuten. Honek ebatzi du “erritmoak gehiegizkoak direla” baina enpresak ez du horren aurrean erantzunik edo aurrera urratsik egin. “

Knorr Bremse enpresak 190 langile ditu Iruñeko lantokian trenetarako balaztak ekoizten. ELA-k du enpresa batzordearen gehiengoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!