Elur iragarpena Pirinioetan eta Nafarroa erdialdean

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 10a, 08:05

500 metrotik gora izango da elurra eta Pirinioetako isurialdean bost zentimetroko lodierara irits daiteke. Errepideak garbitzeko elurra kentzeko 107 makina martxan jarriko ditu Foru Gobernuak.

Hotza heldu da. Iruñerrian, -2 eta 2 gradu artean izanen gara eta euri iragarpena egongo da egun osoan zehar. Hainbat zonaldetan elur iragarpena ere egina dago. Hain zuzen, Aemet agentziak abisu horia ezarri du Pirinioetan eta Nafarroako erdialdean elurra egiteko arriskuagatik. Lehenengo kasuan bost zentimetroko metaketa erregistratu ahal izango da, eta bigarrenean, bi zentimetrokoa.

Hartara, eguraldiari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko dauden 125 makinetatik 107 mobilizatuko ditu datozen orduetan. Izan ere, 500 metrotik gora elurra egin dezake. Batez ere, AP-15 Nafarroako autobidea, Pirinioetakoa edo Leitzarangoa, eta Iruña-Behobia errepideak, zein Iruñera sartzeko Erronda garbituko dituzte. Halaber, Nafarroako Gobernuak errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskainiko du uneoro incidenciasencarreteras webgunean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!