"Bilatua ez den bakardadea prebenitzeko egitasmoa da Ginkgo"

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 4a, 08:12

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera Ginkgo izeneko programa garatzen ari da. Adinduen artean bilatzen ez den bakardadea prebenitzeko egitasmoa da. "Hiru urteko lana izanen da eta elkarlanean arituko gara zenbait entitate", azaldu du Jokin Apezetxea Bortzirietako Mankomunitateko gizarte langileak. Entitate akademikoek formazio lanketa eginen dute eta gizarte zerbitzuek praktikara eraman. Adinduei eurei ere galdetuko diete euren pertzeptzioaren inguruan: nola bizi duten eurek bakardadea. 

Adinduek bakardadea nola bizi duten jakitea izan daiteke bilatzen ez den isolamendu horri irtenbide emateko bideetako bat. Prozesu horretan barneratu dira Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean. Elkarlanean ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin Europatik jasotzen den finantzazioari esker. Ginkgo izena du proiektuak. NUPek akademikoki formazioa eskainiko du gaiaren inguruan eta gizarte zerbitzuak praktikara eramen du: "Bilatzen ez den isolamendu hori prebenitzeko lanketa da Ginkgo", azaldu du Euskalerria Irratian Jokin Apezetxeak, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langileak.

"Bakardadea izan daiteke bilatutakoa baina hala ez denean zer bide jorratu daitekeen aztertu nahi dugu isolamendu hori ekiditeko", azaldu du. Hiru urteko prozesua izanen da eta adinduei eurei ere galdetuko diete eurek nola sumatzen duten bakardadea: "Beraiei galdetuko eskuratu daiteke informazio ugari. Beraiek adierazten ahal dute prebenitzeko bakardade hori zer planteatzen ahal zaien", adierazi du. Ikastaroak, konpainia, euren bizitzekin lotura duten gaiak jorratzea, aktibitate fisikoa edo mota askotako ekimenak izan daitezke irtenbideak. Horien bila jo nahi dute proiektu honen bidez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!