"Lizarrako ospitalean urtetako kudeaketa txarra eta baliabide falta azaleratu dira orain, ez da arazo puntuala"

Euskalerria Irratia 2023ko abe. 15a, 08:20

LAB sindikatuko Maider Otxoa osasun profesionalak Euskalerria Irratian azaldu duenez azken asteotan azaleratu dena, sakonagotik datorren arazoa da. "Langileak eta baliabideak falta dira Lizarrako ospitalean, ez soilik ginekologoak" adierazi du.

"Lizarrako ospitalean itxaron zerrendak beste osasun barrutietan baino handiagoak direla salatu dugu azken urteotan" azaldu du Maider Otxoak, "Horrek erakusten du hau ez dela bi ginekologoren bajengatik sortutako arazo puntual bat". LAB sindikatuko kideak adierazi duenez, Lizarrako ospitalean espezialista falta agerikoa izan da. "Lizarran ez dira soilik ginekologoak falta, profesional asko falta dira: 8 hilabete eman ditugu ospitalean dermatologorik gabe, otorrinoarekin gauza bera gertatu da...". "Azken urteotan hainbat salaketa egin ditugu aurreko gerentziak egindako kudeaketarengatik, haren dimisioa eskatuz" gaineratu du Otxoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!