Bizilagunek N-121-A errepidea moztuko dute Arraitzeko Bentetan segurtarsun eza salatzeko

Bidane Beloki Ezker 2023ko abe. 15a, 07:45

Ultzamako Udalak eta Arraitz-Orkineko Kontzejuak egin dute errepieda ixteko deialdia, gaur, arratsaldeko 17:00etan oinez zeharkatuko dute Arraitzeko Benta.

N-121-A errepidea moztera dei egin dituzte Ultzamako bizilagunak. Ultzamako Udalak eta Arraitz-Orkineko Kontzejuak N-121-A, Iruñea Behobia lotzen duen errepidea, ixteko deialdia egin dute gaur arratsaldeko 17:00etarako. Zehazki, Arraitzeko Benten zeharbidea moztuko dute bideak bizilagunei sortzen dizkien segurtasun-gabeziak salatzeko eta arazoa konpontzeko.

Oinez zeharkatuko dute Arraitzeko Benten tartea, etengabe gertatzen diren istripuak ikusarazi eta arazoa mahai gainean jartzeko. Hain zuzen ere, duela bi aste kamioi bat herriaren erdian errepidetik atera zen. Bere aldetik Nafarroako Gobernuak saihesbide bat egiteko asmoa du herrigunearen mendebaldetik, eta Belateko eta Almandozko lotuneak aldatuko ditu, zeharkako sekzio bat egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!