Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redin ikastetxeak mistoak izanen dira datorren ikasturtetik aurrera

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko abe. 14a, 07:14

Miravalles-El Redin ikastetxea, artxiboko irudi batean.

Sexuaren arabera bananduriko eredua bazterrean uztea erabaki dute, diru laguntzak ez galtzeko.

Segregazioarenak egin du Nafarroko irakaskuntzan. Irabia-Izaga eta Mitavalles-El Redin maila guztietan mistoak izanen dira datorren ikasturtetik aurrera. Opus Deiren ikastetxeok atzo prentsa ohar baten bitartez jakinarazi zutenez, “legeak beharturik” hartu dute erabakia, Nafarroako Gobernuarekin dauzkaten itunei eutsi ahal izateko, beste aukera itunpeko izateari utzi eta pribatu bihurtzea baitzen.

Erabakia hartu aurretik eta auzitegietan aurkeztuak zituzten helegiteak atzera bota zituztela ikusirik, ikastetxeetako familiei kontsulta egin zieten joan den hilean. Beraz, Opus Deiren ikastetxeok mistoak izanen dira 2024k oirailetik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!