Ehungintza sektoreak greba eginen du ostiralean eta larunbatean

Maialen Huarte Arano 2023ko azaroaren 23a

Nuria Velasco eta Olaia Alonso.

Black Friday deitzen dioten deskontu egunarekin batera eginen dute lehen greba eguna ehungintza sektorean Nafarroan. ELA sindikatuak deitutako protestak izanen dira, hain zuzen, sektore horretako hitzrmena Madrilen adosten ari direlako eta "inposizioa" nabarmena delako. Gabonetan eta merkealdi kanpainan ere "ekintzak" eginen dituztela iragarri dute. 

Arropa eta oinetakoen saltokiek ere deskontuak eskainiko dituzte ostiralean Black Friday eguna baliatuta. ELA sindikatuak deituta greba eginen dute sektoreko zenbait denda eta langilek: "Hitzarmena hemen negoziatu beharko genuke hemengo langileei eragiten baitie", adierazi du Olaia Alonso ELA sindikatuko ehungintza arduradunak. Espainia mailako ituna izateak kalteak eraginen lizkiete Nafarroako langileei euren ustez. Nafarroan adosturiko hitzarmena nahi dutelako eginen dituzte protestak: "Ostiral eta larunbatean greba egunak planteatu ditugu eta gabonetan zein merkealdian bestelako ekintzak ere bai", azaldu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!