Bernardo Atxaga: "Agintea da nire bizitzan inoiz onartu ez dudana"

Miren Mindegia 2023ko aza. 14a, 19:11

Bernardo Atxagak 'Paradisuaren kanpoko aldeak. Idatzi komikoak eta tristeak' bere azken liburua aurkeztu du Iruñean

Idazle asteasuarrak bere ibilbide literarioan idatzitako testu, poema eta ipuinak bildu ditu Pamielaren eskutik plazaratu duen azken lanean. Tonu, gai eta forma desberdinak uztartzen dira bertan, betiere "gizakiaren ardatz" diren gai nagusiei erreparatuz: bizitza eta heriotza, beldurra eta poza, maitasuna eta bakardadea. 

Elegia moduko narrazioaren ondoren, ekitaldi publiko bitxi batzuen azalpena; barre eragiten duen poemaren alboan, pasarte autobiografikoa; euskal literatura zaharrari buruzko mintzaldi ia ezinezko baten kontaeraren hurrean, despedidako poemak. Aniztasuna da nagusi Paradisuaren kanpoko aldeak-en.  Atxaga, izan ere, libre eta arin sentitzen da egile bezala, urteen esperientziak eta eleberriaren generotik askatzeak eman dion arintasunarekin. Irrintzi Plazan kontatu digunez, liburu hau "manifestu bat" ere bada, literaturaren inguruan duen ustearen manifestua, hain zuzen ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!