"Erreparazio espiritual eta moralak ere badira", esan du Josetxo Vera Iruñeko Artzapezpikutzaren bozeramaileak. Onartu egin dute lehen aldiz Eliza katolikoaren baitan abusuak pairatu eta justiziaren bidea hartu ez dituzten zenbait biktimari diruz ordaindu egin dietela. Zenbat diru eta zenbat pertsonari egin dieten halako "erreparazioa" ez dute zehaztu. Jakinarazi dutena da Francisco Perez artzapezpiku izan den garaian egin direla ordainketa horiek. 2007tik 2023 aurtea arte izan da Perez Iruñeko artzapezpiku eta hamar kasu ezagutu dira tarte horretan. Hamar kasu horietatik hiruk jo dute justiziaren bidetik eta beste zazpi kasutan "irtenbidea artzapezpikutzaren biktimentzako bulegoetan" aurkitu zaie. "Laguntza horiek biktima izan direla frogatu ditugunei eman zaizkie, behar izan dutenaren arabera", azaldu dute prentsaurrekoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!